Nola lortu ADRa?
ADRa baimentzen duen ziurtagiria lortzeko, nahitaezko ikastaroak egin behar ditugu, eta eskatutako gutxieneko baldintzak bete behar ditugu.
Hauek dira baldintza horiek:
- B gidabaimena izatea, eta gutxienez urtebete igaro izana atera genuenetik.
- Psikoteknikoa ateratzea, salbu eta interesdunak C edo D gidabaimena badu.
- Hiru baimen mota daude: Oinarrizkoa, zisternena eta lehergaiena.
Oinarrizkoa da egin beharreko gutxienekoa. Iraupena lau egunekoa izango da gutxienez; normalean, asteburuan.
Gainerako bi baimenak lortzeko ikastaroen gutxieneko iraupena bi egunekoa izango da.
Eskoletara joatea ezinbestekoa da, eta, horren ondoren, azterketa egin daiteke probintziako Trafiko Ordezkaritzan. Azterketak 20 galdera izango ditu, eta akats kopurua, gehienez ere, % 10ekoa izan daiteke.
Oinarrizko azterketa gainditzen ez dutenek ezin dituzte zisterna eta lehergaiei buruzkoak egin.
Informazio gehiago nahi baduzu, bete inprimakia zure datuekin, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.
BAIMENA LORTZEA |
OINARRIZKO ADR: 360€* |
OINARRIZKO ADR + ZISTERNAK: 460€* |
LEHERGAIEN ADR: +100€* |
ZISTERNEN ADR: 100€* |
BERRITZEA |
OINARRIZKO ADR: 200€ |
OINARRIZKO ADR + ZISTERNAK: 300€* |
LEHERGAIEN ADR +100€* |
*BEZetik salbuetsita
Baimena lortzea |
Berritzea |
|
---|---|---|
OINARRIZKO ADR | 360€* | 200€* |
OINARRIZKO ADR + ZISTERNAK | 460€* | 300€* |
LEHERGAIEN ADR | +100€* | +100€* |
ZISTERNEN ADR | 100€* |
*BEZetik salbuetsita
Zer da ADRa?
Errepide bidezko salgai arriskutsuen garraioa arautzeko hitzarmen bat da.
Hau da, hitzarmenaren arabera araututako salgai guztien errepide bidezko garraioa kontrolatu, arautu eta horren gainean eragiteko balio du, salgaiak kargatzen direnetik helmugan entregatu arte.
ADR erregelamendu berria 2011ko uztailaren 1ean jarri zen indarrean, eta 2 urtean behin berrikusten da, gertatzen diren aldaketekin bateratzeko.
ADRak salgaiaren sailkapena arautzen du MP ataletan, bai eta garraiatzeko eta seinaleztatzeko modu egokiak ere. Gainera, ibilgailua eta gidariaren betekizunak xedatzen ditu, eta zamaren manipulazioa eta kargaketa ere arautzen ditu.