GGA akronimoak gidariaren gaitasun agiriari egiten dio erreferentzia, eta Europar Batasun osoan balio duen ziurtagiri bat da. GGA txartela lortzeak ziurtatzen du gidariak gainditu egin dituela gidari profesionalaren kualifikazioa lortzeko eskatzen diren ikastaro eta azterketak.
Hasierako prestakuntzako GGA txartelak ez du iraungitze-datarik, baina indarraldia mantentzeko nahitaezkoa da etengabeko prestakuntzako GGA ikastaroak egitea epe jakin batzuen barruan, garraiolari profesionalak kamioia, autobusa eta abar gidatzen jarraitu nahi badu.
Nahitaez egin behar dute bidaiariak garraiatzeko hasierako GGA ikastaroa D gidabaimena 2008ko irailaren 11ren ondoren lortu duten gidariek.
Bidaiariak garraiatzeko hasierako GGA ikastaroaren iraupena 140 ordukoa da (130 ordu teoriko ikasgelan, eta banakako praktiketako 10 ordu gidatzen).
Ikastaroak 1.440 euro balio du, prestakuntza teoriko eta praktiko guztia barne.
% 50 izena emateko unean ordainduko da, eta gainerako % 50a ikastaroaren azken astean. Behin betiko ziurtagiria jasotzeko tasa aldundiari ordaindu behar zaio, azterketa gainditu ondoren.
Besteren konturako langileek aukera dute ikastaroa etengabeko prestakuntzarako funtsen bidez finantzatzeko. Enpresa guztiek dute prestakuntzarako kreditu bat, eta gu kudeaketez arduratu gaitezke inolako kostu gehigarririk gabe.
Bidaiariak garraiatzeko hasierako GGA lortzeko hurrengo ikastaroa: Bidaiariak zein salgaiak garraiatzeko hasierako ikastaroen urteko egutegian dago zehaztuta ikastaroak noiz egingo diren.
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan webgune honen bidez, edo 943 383 194 telefono-zenbakira deituta. Zalantza guztiak argituko ditugu ahalik eta azkarren.
Nahitaez egin behar dute salgaiak garraiatzeko hasierako GGA ikastaroa D gidabaimena 2009ko irailaren 11ren ondoren lortu duten gidariek.
Salgaiak garraiatzeko hasierako GGA ikastaroaren iraupena 140 ordukoa da (130 ordu teoriko ikasgelan eta banako praktiketako 10 ordu gidatzen).
Ikastaroak 1.440 euro balio du, prestakuntza teoriko eta praktiko guztia barne.
% 50 izena emateko unean ordainduko da, eta gainerako % 50a ikastaroaren azken astean. Behin betiko ziurtagiria jasotzeko tasa aldundiari ordaindu behar zaio, azterketa gainditu ondoren.
Besteren konturako langileek aukera dute ikastaroa etengabeko prestakuntzarako funtsen bidez finantzatzeko. Enpresa guztiek dute prestakuntzarako kreditu bat, eta gu kudeaketez arduratu gaitezke inolako kostu gehigarririk gabe.
Gainera, ADR ikastaroa ere egin dezakezu, prestakuntza osoago bat izateko.
Salgaiak garraiatzeko hasierako GGA lortzeko hurrengo ikastaroa: Bidaiariak zein salgaiak garraiatzeko hasierako ikastaroen urteko egutegian dago zehaztuta ikastaroak noiz egingo diren.
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan webgune honen bidez, edo 943 383 194 telefono-zenbakira deituta. Zalantza guztiak argituko ditugu ahalik eta azkarren.